Zapalduon jaia, sanferminen sustraia! [Herri Sanferminak 2019]

Herri Sanferminakek 4 urte bete ditu, 4 urte bestelako jai eredu bat sustraitzen, bestelako jai eredu bat eraikitzen. Porlanez beteriko hiri batean hazia erein genuen eta hazi horrek bere fruituak eman ditu. Gure hiria eta kultura merkantzia bilakatzen dutenen hormen artean bidea irekitzen ari dira sustraiak.Amazonas, hori omen da bizitza posible egiten duen munduaren birika. Eta gure Amazonas propioa, Sanferminetan, Herri Sanferminak dira. Horregatik, hauxe da aurtengo leloa: Jaien hatsa, oihaneko dantza!

Herri Sanferminakek 4 urte bete ditu, 4 urte bestelako jai eredu bat sustraitzen, bestelako jai eredu bat eraikitzen. Porlanez beteriko hiri batean hazia erein genuen eta hazi horrek bere fruituak eman ditu. Gure hiria eta kultura merkantzia bilakatzen dutenen hormen artean bidea irekitzen ari dira sustraiak.

Ezin dugu ahaztu eguneroko borrokek ez daukatela etenik sanferminetan, izan ere, sistema kapitalistak sustatzen duen jai ereduak egun oroz ditugun zapalkuntzak areagotzen ditu. Honen aurrean, parte-hartzaileak, herrikoiak, ekologistak, kulturalak, feministak, anitzak, antikapitalistak eta euskaldunak dira Herri Sanferminen sustraiak eta horren defentsan lanean jarraituko dugu.

Gaur ozen oihukatzen dugu: Zapalduon jaia, sanferminen sustraia! Hamaiketakoa hartzen, txanda egiten edo dantzatzen ikusiko dugu elkar.

EGITARAUA

Aurtengo egitaraua, azken bi urte hauetan egin dugun bezala, Errekoletak eta O Plazetan antolatu da. Bertan, adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza topatuko duzu: txikientzako tailerrak, magia ikuskizunak, karaokea, zumba, txalaparta ikuskizuna, estilo aunitzetako kontzertuak talde lokal zein nazioartekoenak… Guztiok jaietaz gozatzeko aukera izango dugu! 6an festei hasiera emateko Herri Txupinazoa botako du Maravillas Gaztetxeak 14:30etan Errekoletak Plazan. Gure babes osoa autogestionatutako espazioen aldeko borrokari.

Azpimarratu nahi dugu jada aukera dagoela uztailaren 11n burutuko diren OkoJoko Herri Olinpiadetan izena emateko. Horretarako, 6-10 lagunen talde parekidea osatu, bereizgarri bat pentsatu, eta okojokohsf@gmail.com helbidera idatzi behar da. Animatu! Informazio gehiago, webgunean.

TXOKO EKOLOGIKOA

Espazio berri bat izango dugu aurten O plazan. Km0 eta produktu ekologikoen osatutako eskaintza baten aldeko apustua egitea beharrezkoa iruditzen zaigu. Horregatik, txoko propio bat irekiko dugu produktu hauen eskaintzarako. Bertan zukuak, ardoa, garagardoa, eta abar luze bat topatu ahalko dituzue.

SUKALDEA

Urtero bezala, O Plazan eskaintza gastronomiko paregabea izango dugu: bertakoa, eta ekologikoa. Mmmm… Ze goxoa! Goizez, uztailak 6, 7, 12, 13 eta 14ean hamaiketakoak egonen dira. Eguerdian, menuak eskainiko dira egunero eta kolektibo ezberdinen bazkariak izango ditugu. Azkenik, gauez, pizza eskaintza zabala izango da. Eta aurten berritasun bat daukagu, taloak ere izango baititugu afaltzeko! Uztailaren 6ko hamaiketakorako, eta eguneko menuetarako lekua erreserbatzea gomendatzen dugu: 657997855 edo hsf.erreserbak@gmail.com bidez.

TXANDAK

Herria da gure benetako sustraia eta auzolana da gure indarra. Zuhaitza hazten jarraitzen lagunduko diguzu? Zure aletxoa jarri nahi baduzu idatzi ezazu mezua hsftxandak@gmail.com helbidera datu hauekin: zein txanda, zenbat pertsona, izen-abizenak eta tlf zenbakia. Betetzeko dauden 368 txandak webgunean aurkituko dituzu.

Hilabete bat, hilabete bat soilik, Iruindarrok jaian elkartzeko! Gora Herri Sanferminak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude