ALBISTEA

Zapalduon jaia, sanferminen sustraia! [Herri Sanferminak 2019]

Posted on

Herri Sanferminakek 4 urte bete ditu, 4 urte bestelako jai eredu bat sustraitzen, bestelako jai eredu bat eraikitzen. Porlanez beteriko hiri batean hazia erein genuen eta hazi horrek bere fruituak eman ditu. Gure hiria eta kultura merkantzia bilakatzen dutenen hormen artean bidea irekitzen ari dira sustraiak.Amazonas, hori omen da bizitza posible egiten duen munduaren birika. […]