Zer da Herri Sanferminak?

Sanferminetako jai eredua iraultzeko Iruñeko Herri Mugimenduak 2016 urtean sortutako plataforma da Herri Sanferminak.

Sanferminetan, eta baita urteko gainontzeko egunetan ere, diru eta botere gosez Iruñea hiri-merkantzia bilakatzen dutenen aurrean ozen diogu; Iruñea ez dago salgai! Ez kultura, ez lurra, ez hizkuntza, ez etxebizitza… ezta gure gorputzak ere. Eta hori argi geratzen ez zaionaren aurrean ezinbestekoa da autodefentsa, feminista kasu.

Herri Sanferminak Sanferminetako harreman ereduak elkartasunean eta interes komunetan oinarritzeko hatsa dira, eta ez interes indibidualista kapitalistetan.

Urtez urte balore hauetan sakontzea dugu helburu: jai herrikoiak, parte-hartzaileak, ekologistak, kulturalak, feministak, anitzak, antikapitalistak eta euskaldunak.