ALBISTEASin categoría

Jaien hatsa, oihaneko dantza! [Herri Sanferminak 2018]

Amazonas, hori omen da bizitza posible egiten duen munduaren birika. Eta gure Amazonas propioa, Sanferminetan, Herri Sanferminak dira. Horregatik, hauxe da aurtengo leloa: Jaien hatsa, oihaneko dantza!

Sanferminetan, eta baita urteko gainontzeko egunetan ere, diru eta botere gosez Iruñea hiri-merkantzia bilakatzen dutenen aurrean ozen diogu; Iruñea ez dago salgai! Ez kultura, ez lurra, ez hizkuntza, ez etxebizitza… ezta gure gorputzak ere. Eta hori argi geratzen ez zaionaren aurrean ezinbestekoa da autodefentsa, feminista kasu.

Herri Sanferminak Sanferminetako harreman ereduak elkartasunean eta interes komunetan oinarritzeko hatsa dira, eta ez interes indibidualista kapitalistetan. Urtez urte balore hauetan sakondu dezagun: jai herrikoiak, parte-hartzaileak, ekologistak, kulturalak, feministak, anitzak, antikapitalistak eta euskaldunak.

EGITARAUA

Aurtengo egitaraua, iaz bezala, Errekoletak eta O Plazetan antolatu da. Bertan, adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza topatuko duzu: txikientzako tailerrak, munduko dantzak festibala, magia ikuskizunak, antzerkiak, azoka ekologikoak, herri kirolak, estilo aunitzetako kontzertuak talde lokal zein nazioartekoenak… Osotara, 100 ekimen baino gehiago 9 egunetan zehar!

6an festei hasiera emateko Herri Txupinazoa botako du Altsasuko herriak 14:30etan Errekoletak Plazan. Elkartasun osoa momentu gogor hauetan.

Azpimarratu nahi dugu jada aukera dagoela OkoJoko Herri Olinpiadetan izena emateko. Horretarako, 6-10 lagunen talde parekidea osatu, bereizgarri bat pentsatu, eta okojokohsf@gmail.com helbidera idatzi behar da. Animatu! Informazio gehiago, webgunean.

SUKALDEA

Apustu handia egin nahi dugu aurten ere O Plazan eskaintza gastronomikoarekin: bertakoa, ekologikoa eta goxo-goxoa. Goizez, uztailak 6, 7, 8 eta 14ean hamaiketakoak egonen dira. Eguerdian, menuak eskainiko dira egunero eta bazkari autogestionatuak egiteko materiala izango da ere. Azkenik, gauez, pizza eskaintza zabala izango da.

Uztailaren 6ko hamaiketakorako, eguneko menuetarako eta autogestionatutako bazkarietarako lekua erreserbatzea gomendatzen dugu: 657997855 edo hsf.erreserbak@gmail.com.

TXANDAK

Auzolana da gure indarra eta, auzolanik gabe, ez da Herri Sanferminik. 440 txanda betetzen lagunduko? Zure aletxoa jarri nahi baduzu idatzi ezazu mezua hsftxandak@gmail.com helbidera datu hauekin: zein txanda, zenbat pertsona, izen-abizenak eta tlf zenbakia. Betetzeko dauden txandak webgunean aurkituko dituzu.

Hilabete bat, hilabete bat soilik, oihaneko dantzan topatu gaitezen!

Gora Herri Sanferminak!

 

Informazio guztia: herrisanferminak.org <

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude